XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDEBIDEAK Egin kontu, automobil batean zoazela; amar amabi erritatik pasa gerala, erri bakoitzean, ordu-erdi bat inguru geldituaz.

Ala da liburutxo onen joskera.

Gaztedia nun bizi dan, nola bizi dan, nora dijoan... aitatu.

Bañan, aztertu gabe.

Gazte ez ba-zera, naikoa dezu orrekin.

Maiteko al dezu geiago gaztedia, emendik aurrera; ezagutuko al dituzu gazteen neke, amets, utsegite, alderdi onak!!.

Berriz ere, alegiñak egin, gaztedi orren berriak, an emen, ikasten, gaztedia aintzat artzen badezu.

Beste bat arte!.

Zeorri gazte bazera, besterik eskatzen dizut.

Zoaz Pasa-eran ikusi ditugun erri oietako bakoitzera, eta geldi geldi zeorrek aztertu zer dagon aietan.

Gazte berri jatorra izan nai badezu, orain, zure lana asi bear dezu.

Bakarrik edo beste lagun batzuekin, aztertu sakon, onako galdebide oek, eta erabakiak artu.

Norberak jantzi bear du bere burua.

Joandako urak, ez du errota erabiltzen, esan oi da.

Liburu au itxita, bere artan gelditzen bazera, urak joan egingo dira.

Esandakoak ausnartzen badituzu, orduan egingo dezu presa, ur-geldia; eta arek erabilliko du zure bizitzako makina eder ori.

Ekin lanari, adiskide!.